Bikarioetxeko hilketa

Laburpena:

- Inork Protheroe koronela hilko balu, mesede ederra egingo lioke mundu osoari –bota du bikarioak haserre bizian.

Protheroe koronela ez da, preseski, Saint Mary Mead herrixkako biztanlerik estimatuena: koronel ipurterreak ez die ingurukoei bakerik ematen eta bazterrak nahasten ibiltzen da beti, huskeria ziztrinengatik gehienetan. Nolanahi ere, halako arratsalde batean bikarioetxeko langelan hilik agertzen denean, zur eta lur geldituko dira guztiak, Saint Mary Mead bezalako herri lasai batean oso bakanetan gertatzen baitira horrelako ezbehar zoritxarrekoak. Nork hil ote du agure erretxina? Marple andereño sudurluzeak zazpi susmagarri dituela aitortzen du berehala, izenik aipatu gabe betiere... Susmagarri asko, baina frogarik ez, ordea. Eta, susmoak susmo, gure neskazahar buruargiak ez du aise asmatuko egia; izan ere, hiltzaileak ondo baino hobeto lotu ditu hari-mutur guztiak…

Egilea:
Agatha Christie
Ilustratzailea:
Patxi Huarte
Itzultzailea:
Itziar Diez de Ultzurrun
Argitaletxea:
Igela
Urtea:
2008
Bilduma:
Marple
ISBN:
978-84-87484-85-8
Prezioa:
12 €
R:
5239

_______________________________

EIBZ