Album ilustratua-Ezagutza liburua Editoreak dioenez, "jolasaren bidez Txillidaren estetikara hurbiltzea da asmoa; imitatuz eta jolastuz formak nondik datozen ikasteko gonbita da". Formatu handiko albuma da Chillida eta ni. Albumaren 56 orrietan zehar gozatzeko gonbidapena dago; haurrentzat, jakina, baina baita helduentzat ere. Bukaeran, Jolastegia izeneko atala dugu. Bertan, Txillidaren obrekin jolasteko hainbat modu proposatzen zaizkigu. Amaieran berriz, eskultura lanen katalogo zehaztua ageri da . |
||||||||||||||
|
_______________________________