Interes kulturalak dituen elefante talde
batek maistra dinamiko eta abenturazale baten beharra du. Etxebizitza oihan
afrikar batean. Dieta begetarianoa. Soldata: Ehun tona banana”. Maistra
batek, iragarki hori irakurri eta lana eskatzen du. Han, oihanean, ohartuko
da elefante guztiak ez direla berdinak: nolako bihotza, halako elefantea.
Hor dago koska.
Ezberdinak direnen eta ezberdin izateagatik baztertuak direnen defentsan
egindako literatur lan bikaina benetan. Animaliak dira ipuin lineal eta
gutun itxuran idatzitako kontakizun honetako protagonista: elefanteak,
hain zuzen ere. |
||||||||||||||
|
_______________________________