|
12 urtetik aurrera
Gure arbasoen mundu eta pentsakeraren ikuspegi sendo eta ederra eskaintzen
digu liburu honek.
Aita Barandiaranek bildutako altxor paregabeari errespetu osoz jarraituz
idatzita daude Euskal Herri osora zabaltzen diren 65 leienda hauek. Geure
begien bistan desagertzen ari den ahozko tradizio aberats hori, ilustrazio
ikusgarriak daramatza, eta, Euskal Herriko bazter guztiak besarkatzen
dituen mapa batean, leienda bakoitzaren kokagunea ere seinalatuta dator. |