Gizon izandako mutila

liburuaren azala

DBH 1. zikloa

Laburpena: Antonio Maria zuen izena, baina denek Gizon izandako mutila deitzen zioten, denek Fabianek izan ezik. Eta Fabianek kontatuko digu zein den Gizon izandako mutilaren jatorria, zein haren historia, eta zergatik sartu zen bandoleritzan, eta nondik nora ibili zen bere ekintzak burutuz, eta norekin, eta, azkenik, ihesaldi gorabeheratsu baten ostean, zer gertatu zitzaion Pirinioetako hiri batean… Fabian izango da hori dena aditzera emango diguna, eta hari denek Tximino esaten zioten, denek Antonio Mariak izan ezik.

Egilea:
Patxi Zubizarreta
Argitaletxea:
Pamiela
Urtea:
2003
Bilduma:
Gazte Literatura
ISBN:
84-7681-382-1
Prezioa:
9,70 €
R:
4105

_______________________________

EIBZ