Hamabi titare

liburuaren azala
Poemak 6 urtetik aurrera

Liburu hau 76 poema laburrez osaturik dago. Bakoitza hiru lerrotakoa da eta irudiak dira haikuen antzera. Horietako zenbait marrazki batean islaturik agertzen dira. Azken hauek biziak eta koloretsuak dira.

Hamabi titare izenburuko liburu hau ez da irakurtzeko liburua soilik, gozatzekoa ere bada, marrazki ederrak baititu,

Irakurle hasi berriei zuzenduriko liburua da. Testuak labur-laburrak dira, izenbururik gabeak, sarritan hiru hitz soilez josiak.

Egilea:
Karlos Linazasoro
Argitaletxea:
Aizkorri
Urtea:
1999
Bilduma:
Mendi sorgindua
ISBN:
978-84-8263-319-0
Prezioa:
4,30€
R:
123

_______________________________

EIBZ