|
Harry Potterren liburuak ez dira inondik
ere hutsak eta inozoak, Mendigurenen ustez. «Nik onartzen dut
Harry Potter ez gustatzea batzuei, mota honetako literatura ez dutelako
atsegin», dio itzultzaileak. «Baina ezin da esan inozokeria
hutsak direla eta liburuen atzean ezer ez dagoela. Besteak beste, milioika
irakurlerentzako mespretxu bidegabea delako. Uste dut horrelako kritika
asko liburua irakurri gabe egiten direla, liburuak irakurtzen dituenak ezin
baitu ukatu liburu mamitsuak eta serioak direla. Abentura eta desbentura
liburuak dira, entretenigarriak, eta umeak eta gaztetxoak alde horrekin
geratuko dira bereziki. Baina irakurlea harrapatzeko dohaina izateaz gain,
nahi duenari zer pentsatua ematen dioten liburuak dira». |