Hilketa lokartua

Laburpena:

Hilketa lokartua nobela, 1976an argitaratu bazen ere, 1940. urte inguruan idatzi zuen Christiek, nahiz eta bera hil arte ez zuen argitaratu nahi izan. Atzera begiradan, iraganeko hilketa bat orainalditik ateratzea, izugarri arriskutsua suertatzen zaio Zelanda Berritik heldu berria den Gwendy Reed-i, 21 urteko emakume gazte eta ezkondu berriari. Pertsonaia honek darama nobelaren protagonismoa.

Agatha Christie idazleak, berriz ere, asmatzen du estutasun hori irakurleari transmititzean. Liburuak ederki eramaten zaitu misterioaren bidetik eta harrapatzen zaitu bukaera-bukaeraraino.

Liburu honetan oso garbi dago hilketa non eta nola gertatu den, baina azken unera arte ez dugu jakingo nor den benetako hiltzailea.

Egilea:
Agatha Christie
Ilustratzailea:
Patxi Huarte
Itzultzailea:
Xabier Aristegieta
Argitaletxea:
Igela
Urtea:
2008
Bilduma:
Marple
ISBN:
978-84-87484-86-5
Prezioa:
12 €
R:
5240

_______________________________

EIBZ