Ikusi-makusi baserrian

Laburpena:

Joan den hamarkadan Martine Perrin egileak frantziar haurrentzat argitaratu zuen albuma dugu, orain euskarara itzulia. Perrinek aspaldiko ideia bati inor gutxik bezalako zukua atera dio. Ideia hauxe da: anbiguotasunez agertzen zaigun irudia benetan zer den asmatzea. Esaterako, zerbaiten zati bat ikusita osotasuna asmatzea; edo, aldi berean, bi gauza edo gehiago izan daitezkeen irudiak agertzea.

Album trokelatua, tapa gogorreko liburua da. Orri bakoitza hiru koloretan dago. Errimaz beteriko testua, zortzi galdera eta beren erantzunak osatzen dute: erantzunaren azken silaba galderaren azken silabarekin lotzen da.

Egilea:
Martine Perrin
Itzultzailea:
Txiliku
Argitaletxea:
Ttarttalo
Urtea:
2009
ISBN:
978-84-9843-183-4
Prezioa:
12 €
R:
5897

_______________________________

EIBZ