|
DBH 1. maila
Egileak Loti Ederraren ipuina bere erara kontatu du, pertsonaia eta egoera
berriak asmatuz eta giro berrietan kokatuz…
Ipuin tradizionalen ezaugarri edo “arauetatik” abiatuta, berritasuna
erantsi nahi izan dio kontakizunari. Horretarako, iratxo zirikatzaile
bat asmatu eta harekin hainbat gaiez izandako elkarrizketak tartekatu
ditu: betiko topiko edo estereotipoak, literatura baliabideak, plagioa,
testuartekotasuna, ahozko literatura, kostunbrismoa, amaiera itxia ala
irekia… Kontzeptu horiek guztiak ikasleei aise samar ulertarazteko
egokia izan daiteke liburua.
Umorez eta liluraz hornituriko liburua da, haur nahiz helduentzat egokia,
betiko gogoratzen diren kontakizunen altxorrera igarotzeko modukoa.
|