Uxuek, Miren izekoarekin sekulako harremana
duen neskatxak, familiarteko bizitza nola gaiztotzen den azaltzen digu.
Pixkanaka jakingo dugu, izeko Mirenek lagun berria duela, Arantza, eta horregatik
dagoela haserre edo mindua Uxueren ama. Bukaeran, Goio Ramosek bi emakumeen arteko harremana naturaltasunez erakutsiko digu. "Orduan, Arantza ere dut izeko?" galdetuko du Uxuek, gizakion arteko begirunearen eta maitasunaren apologia den liburu honetan. |
||||||||||||||
|
_______________________________