|
6 urtetik aurrera
Jonas profeta irentsi zuen balearen antzekoa da beldurra. Jonas txikia
bakar-bakarrik geratu da etxean, ama dendara jaitsi den bitartean. Beldurrak
irentsi du Jonas txikia, eta etxeko gauza guztiak ere beldurrez daudela
iruditzen zaio.
Beldurra handitzen doa, izu-laborri bihurtzeraino, eta izu-laborri horrek
Jonasen imajinazioan otsoaren irudia eraikiko du. Hozkailuak dardara egin
du; beraz, hozkailua izuturik dago. Hozkailua ez da horrela-horrela izutzen;
beraz, otsoa dago hozkailu barruan.
Liburu honek Euskadi Saria irabazi zuen 1999an.
|