Bata bestearen alboan dauden bi erresumetako erregek eta haietako baten arrebak egindako tratuaren berri eskaintzen da narrazioan. Txikitan elkarrekin jolasten zuten hirurek, eta ordutik datorkie elkarrekiko haserrea. Baina aspaldiko kontu haren arrazoia ahazturik du Alexandro erregeak eta bere herriaren onuraren bila, Raimundo erregearekin negoziotan jardutea ona litzatekeela pentsatu du. Bere arreba Paulova ordea, beldur da nebak tratuan gal dezakeenaz, jendeaz gehiegi fidatzen denetakoa baita eta Raimundo, aldiz, amarruzale samarra. |
||||||||||||||
|
_______________________________