Franz Kafkak, hil baino urtebete lehenago,
Berlingo Stegliz parkean paseatzen zebilela, erabat atsekabetuta negarrez
ari zen neskatila bat aurkitu zuen: panpina galdu berri zuen. Haurra lasaitzeko
idazleak istorio bitxi bat asmatu zuen: panpina ez zen galdu, bidaia bat
egitera joana zen, eta neskatilak laster gutun bat jasoko zuen.
Kafkak, bat-batean panpinen postari bihurturik, gau hartan bertan idatzi zuen gutun hori, liburu hau osatzen duten gutunetan lehena. |
||||||||||||||||||
|
_______________________________