Kale gorrian

liburuaren azala

DBH2. zikloa

Homeless edo etxegabeen arazoa plazaratzen du gazteentzako nobela honek, eta intriga eta jakin-minari uneoro eusteko balio dion egitura azkarra du.

Kale gorrian bizi da Link, gurasoekin moldatu ezinik etxetik joan zenetik. Londresen dabil nora ezean, izuak eta hotzak kizkurtuta. Ez da erraza kaleko bizitza, jateko zerbait eta lotarako tokia aurkitu behar du egunero, eta egun bakoitza da biziraupenerako borroka.

Aldi berean, Shelter izeneko morroi batek kaleak garbitu egin nahi ditu, eta eskale etxegabe horientzat baditu bere planak irakurlea Shelter eta Link-en bideak noiz gurutzatuko diren irrikaz eta beldurrez egongo da.

Egilea:
Robert Swindells
Itzultzailea:
Iñaki Mendiguren
Argitaletxea:
Elkar
Urtea:
2006
ISBN:
978-84-9783-302-3
Prezioa:
11,50 €
R:
2796

_______________________________

EIBZ