Kangumea

KAngumea

Zehar gaia: Kulturarteko Hezkuntza

Laburpena:

Arkumetxo bat basamortuan galduta dabil. Kanguru batek eramango du berarekin semetzat hartuta. Berehala nabarituko dute zein desberdinak diren, eta ahaleginak egingo dituzte batak bestea aldatzeko.

Aniztasuna eta maitasuna aldarrikatzen ditu ipuin honek oso modu samur zein dibertigarrian. Testuan garrantzia duten hitzak nabarmenduak daude. Marrazki gehienek bi orrialde betetzen dituzte, eta horrela ez denean, detaile bat da edo mugimendua adierazteko. Arkumearen saltoak eta ahaleginak adierazten dituenean sekuentziak erabili ditu ilustratzaileak. Oso tonu samurra dute marrazkiek.

Egilea:
Diana Kimpton
Ilustratzailea:
Rosalind Beardshaw
Itzultzailea:
Aztiri
Argitaletxea:
Ttarttalo
Urtea:
2006
ISBN:
84-8091-141-6
Prezioa:
14 €
R:
4979

_______________________________

EIBZ