Katramila, goizetik gauerako abesti-jolasak Edukia: 29 abesti-jolas, eguneroko errutinetarako. Abesti-jolas bakoitzak bere pentagrama eta azalpen pedagogikoa ditu. Adina: 6 urte bitarteko haurrentzat; hezitzaile eta gurasoentzat ere egokia. Goizeko 08:00etan hasi eta 22:00ak arte, ordu erdiro eguneroko zeregin bat egiteko abesti-jolas bat dakar liburuak: esnatzeko, maitasuna adierazteko, hortzak garbitzera joateko, jatera joateko... 29 abestiak askotariko estilokoak dira: rocka, rapa, trikitia, musika lasaia... Izan ere, euskaraz edozein estilo abestu eta dantzatu daitekeela erakutsi nahi izan dute egileek. |
||||||||||||
|
_______________________________