Zer margotzen ari da Kroko arkatz urdinarekin? Belaontzi urdin bat, bizi-bizia!
Nahi baduzu koloreez gehiago jakin, egin jolas Krokorekin!
Liburutxoak dituen leiho baten atzean, Kroko margotzen antzeman daiteke.
Zer ordea? Kartoi lodi batez eginiko orria pasa eta, hara! Lore arrosa
bat, polit-polita, margotu duela ikusi dezakegu.