0-6 urte Jolaserako kantak Liburu-disko honetako 25 kantuak gurasoek euren haur txikiekin euskaraz jolas egiteko pentsatuta daude. Lehenengo abestia haurra esnatzen den unerako egin dugu eta azkena, berriz, oheratzen denerako. Tartean egun luze bat planteatu dugu, non haurrak bere hartzatxoarekin, eskutxoekin, baloiarekin... jolasten duen. Zabuan ibiltzen da, izadiko soinuak entzuten ditu, hotsekin jolasten du, bazkaltzen du, ezkutaketan, kukuka, jolasten du, negar egiten du, bainatzen da... eta abar. |
||||||||||||
|
_______________________________