Lehen amodioa

liburuaren azala

Literatura Unibertsala

DBH 2. zikloa

Liburu hau esku artean hartzen duen irakurleak literatura unibertsaleko bost idazleren estilo zein istorioekin gozatzeko aukera ederra izango du eta, bide batez, bere lehen amodioa ekarriko du gogora, eta, ziurrenik, guztietan aurkituko du bere burua islatua, esaldi bakar batean besterik ez bada. Estilo ezberdinez kontatutako istorioak, non idazle bakoitzaren estiloa argi ikus dezakegun:

  • Dylan Thomasek bere jatorrizko Galesko gazte giroa ekarriko digu, lagunartean egindako irteeran gertatutakoa.
  • Pavese italiarra samurtasunez eta era berean barru kontzientziaz ariko zaigu sentimenduen bide azalezinak erakutsiz.
  • De Nerval frantziarra erromantizismoaren estilo garbienaren erakusle dugu.
  • Maupassantek beldurrezkoa baino ezusteko elkartzeen samurtasuna eta ametsa biziaraziko dizkigu, errealitatearekin alderatzen denean bizitzaren alderik saminena azalduz.
  • Frantsestutako Beckett irlandarrak bost ipuinetako artean estilo bortitzena eskaintzen digu, bere ohiko estiloari jarraituz.


Egilea:
Batzuen artean
Itzultzailea:
Joseba Urteaga
Argitaletxea:
Igela
Urtea:
2000
Prezioa:
8 €

_______________________________

EIBZ