Malanjel pirata

Laburpena:

Beste batzuek postako zigiluak edo txanponak biltzen dituzten bezala, Aingeruk hitzen bilduma egiten du: hitz politak, sorpresaz betetako hitzak, hitz itsusiak, hitz sekretuak... Tarteka-tarteka hitz serioak ere idazten ditu: Alzheimer da hitz serioen artean idatzia dituenetako bat. Hitz horretantxe dago ipuin eder honen ardatza; izan ere, Aingeruren aitona Malanjel gaixotasun horrek harrapatuta baitauka. Aitona oroimena galtzen ari dela ikustean du mutikoak, eta triste sentitzen da.

Metafora bat erabili du Alzeimerren gaixotasuna zer den kontatzeko. Alzeimerra animaliatxo batekin konparatu du. Animalia horrek, pixkanaka-pixkanaka, barruan dauzkagun oroimenak karraskatzen dizkigu.

Egilea:
Txiliku
Ilustratzailea:
Eider Eibar
Argitaletxea:
Elkar
Urtea:
2009
Bilduma:
Kuku
ISBN:
978-84-9783-679-1
Prezioa:
8 €
R:
5387

_______________________________

EIBZ