Laburpena: Sergio dugu liburuko protagonista. Beldur die zuhaitzek bere logelan islatzen duten irudi beldurgarriei. Beldurrak uxatzeko, ordea, ustezko mamuekin hitz egitea erabakitzen du. Bide honetatik Sergiok munstro itsusi eta dibertigarriak sortuko ditu, bere irudimenaz baliatuz. Irudimena lantzeko eta haurraren barne beldurrei aurre egiteko ipuin zoragarria dakarkigu egileak. Trataera grafiko bitxia du liburuak, albuma eta komiki generoen arteko nahasketa dela esan genezake.
|
||||||||||||||||
|
_______________________________