Mundu osoko hemezortzi lurraldetako neska-mutilak
ezagutzeko aukera ematen du liburu honek. Non eta nola bizi diren esango
digute eta ondoren bakoitzak ipuin bat kontatuko digute. Hemezortzi haur,
hemezortzi lurralde eta hemezortzi ipuin. Adibidez, Alenuska Moskuko auzotegi batean bizi da, balleta ikasten ari da, eta aztia izan nahi zuen nekazari pobrearen istorioa kontatzen du. Raine berriz, Finlandiako familia laponiar bateko semea dugu, eta umerik gabeko senar-emazte arrantzaleei gertatutakoa ematen digu aditzera. Eta Ghana zaratatsuan bizi den Naakuk, Kiboko hipopotamoaren gorabeherak azaltzen dizkigu. |
||||||||||||||
|
_______________________________