Munduko etxerik handiena

Munduko etxerik handiena

Zehar gaia:
- Apaltasuna

Laburpena:

Barraskilo batzuk aza goxo batean bizi ziren. Etxeak gainean zeuzkatela, poliki mugitzen ziren hosto batetik bestera jateko mokadu bigun baten bila. Egun batean barraskilo txiki batek aitari esan zion:
-«Handitzen naizenean munduko etxerik handiena eduki nahi dut»

Literatur aberastasun handiko hizkerarekin, eta plastikotasun bereziko irudi koloretsuekin, Leo Leonnik alegia bat egiten du. Harrokeria eta azalkeria kritikatzen ditu.

Egilea:
Leo Lionni
Itzultzailea:
Joxemari Iturralde
Argitaletxea:
Pamiela-Kalandraka
Urtea:
2008
ISBN:
978-84-7681-567-0
Prezioa:
15 €
R:
4967

_______________________________

EIBZ