Nire amak ez dauka erremediorik

DBH 1. maila

Laburpena:

Zazpi ataleko liburu laburra, arina eta umoretsua da. Komiki itxurako hainbat ilustrazio ditu atal bakoitzean.

Irati, 12 urteko neska arduratsua, da narratzailea. Gurasoekin bizi da eta amona ere sarri agertzen da. Amaren izaera bereziak familiarengan sortzen dituen gorabeherak kontatzen dizkigu. Amak zaletasun ugari ditu, baina ez diote asko irauten zaletasunok, eta hori dela-eta –“ista” batetik bestera ibiltzen da: artista, naturista, turista, ekologista, feminista...

Azken atalean liburu gehiagotarako bidea zabalik uzten du. Di-da batean irakurtzeko modukoa da.

Egilea:
Antxiñe Mendizabal
Ilustratzailea:
Morkots
Argitaletxea:
Elkar
Urtea:
2009
Bilduma:
Xaguxar
ISBN:
978-84-9783-739
Prezioa:
9,50 €
R:
5921

_______________________________

EIBZ