Nola hustu nuen gurasoen etxea

liburuaren azala

DBH 1. zikloa

Gutako edonor aurkituko da noizbait ataka gogor honen aurrean: gurasoen galtzea. Izan garen edo, halabeharrez, noizbait izango garen umezurtz guztioi eskainia da eleberri baten moduan irakurri daitekeen liburu lagungarri hau.

Bere gurasoen etxea nola hustu zuen kontatzen digu liburu eder honetan Lydia Flem-ek.

Gaiari buruzko tratatu psikologiko bat egin zezakeen autoreak, psikoanalista baita lanbidez, baina, horren ordez, testu xume hau eskaini digu, ederra bezain ongi idatzia, sentimenduz betea eta hunkigarria, irakurlearen gogoan luze iraungo duena.

Egilea:
Lydia Flem
Itzultzailea:
Joxan Elosegi
Argitaletxea:
Alberdania
Urtea:
2005
ISBN:
84-96310-48-5
Prezioa:
11,50 €
R.
2225

_______________________________

EIBZ