Oihan tropikaleko animaliak

 

Liburuak bidaia koaderno itxura du, garai bateko esploratzaileen landa giden antzera. Amazonaseko oihan tropikalera egindako bidaiak jasotzen dira.

Zortzi animaliren ezaugarriak erakutsi ez ezik, haien bizimoduaren berri ere ematen da. Tartean daude jaguar isila, tximino saltokaria eta Amazonas ibaiko izurdea. Animalia bakoitza geografikoki kokatzeko mapa ere badago.

Ezagutza eta jolasa uztartzen duen material polita eta interesgarria eskaintzen du liburuak. Oihan tropikaleko zortzi animaliak osatzeko 51 kartoizko pieza daude liburuaren barnean.

 

 

 

Egilea:
Nancy Honovich
Ilustratzailea:
Ryan Hobson
Argitaletxea:
Ttarttalo
Urtea:
2009
ISBN:
978-84-9843-139-1
Prezioa:
19 €

_______________________________

EIBZ