Oker ttiki garrantzigabea

liburuaren azala

Literatura Unibertsala

Esku artean duzun hau, ez da Tabucchiren libururik ospetsuena. Kontakizun sail ederra da, ordea. Elkarrengandik hurbil ez dauden egoerak deskribatzen dira: Toskana sekretu eta sorgindua, kostaldeko geltoki bat, garai bateko auto klasikoen rallye bat Miarritzetik Donostiaraino iristen dena, Bombaytik Madrasera doan tren baten dotorezia…

Kontakizun hauek, lehenbiziko irakurrian, ironikoak eta zentzugabeak dirudite, baina jorratutako gaiaren inguruko gogoetak ezkutatzen dituzte eta ezinegona sortzen dute. Hasiera eta bukaera bitxiko istorioak dira, giro lanbrotsua sortzen dutenak eta sentsazio eta iradokizun irekiak uzten dizkiote irakurleari.

Egilea:
Antoni Tabucchi
Itzultzailea:
Fernando Rey
Argitaletxea:
Alberdania
Urtea:
2007
ISBN:
978-84-96643-54-3
Prezioa:
11,55 €

_______________________________

EIBZ