Osaba Bin Floren

liburuaren azala

Laburpena: Osaba Florentinok ahalmen miresgarriak ditu. Behin kaskarreko latz bat hartu zuen, eta medikuak bendak jarri zizkion buruan, turbante baten gisa. Eta ohera sartzeko agindu zion.

Hala, bere turbantearen azpian, osaba Florentino osaba Bin Floren bihurtu zen bat-batean. Eta etxekoek, beti bezala, Osaba Florentino hots egiten ziotenean, bera haserretu egiten zen, eta horrela erantzuten zien: Niri ez deitu horrela gehiago! Ni ez naiz osaba Florentino, ni osaba Bin Floren naiz, Bagdadeko Abus Nuas ipuin-kontalari ospetsuaren adiskide kutuna.
Egilea:
Txiliku
Argitaletxea:
Elkar
Urtea:
2004
ISBN:
978-84-9783-065-2
Prezioa:
9,90 €

_______________________________

EIBZ