Oz-eko Aztia

liburuaren azala
'Oz-eko aztia' umeentzat

Jasone Turumbayk moldatu du 10 eta 12 urte bitarteko haurrentzat L. Frank Baum-en Oz-eko aztia nobela. Liburuko marrazkiak berriz, Conchi Maoñok eginak dira. Urte asko dira Jasone Turumbay umeekin antzerki lanetan ari dela, eta dioenez harrigarria da haurrak antzerkia egiteko duten jarrera eta gaitasuna. Ondorioz, egindako lanak bakoitzari dagokion heldutasun mailara egokitzeko beharra aurkitu du.

Testuak adin zehatz batzuetako umeekin lantzeko asmoz idazten badira ere, beti saiatu beharko litzateke idazlea aukeraketak egiten, haur bakoitzaren hizkuntzaren ezagupenean arreta jarriz, adinari bakarrik kasu egin ordez. Liburu honek antzezlanerako lan tresna baliagarri eta erabilgarria izateko asmoa du.

Egilea:
Jasone Turumbay
Argitaletxea:
Erein
Urtea:
2007
ISBN:
978-84-9746-357-7
Prezioa:
10,50 €
R:
4513

_______________________________

EIBZ