Paris de la France-ko pateen kasua

liburuaren azala
«Hainbeste buruhauste, hainbeste neke, eta Madame Kontxexik bere buruari behin eta berriro esaten ziona ez zen hau besterik:
-Oso egun gutxitan, elurte izugarrietan, Moro loroaren kasua konpontzea gutxi bazen, ezkondu ziren gainera Demetrio eta Euxebi. Eztanda izugarri baten ondoren, eraman ditun aldarera Santesteban jauna eta Brigitte ere. Eta? Bizitzak zein poz eskaintzen din Bitxentiko babalore hori ezkontzerik lortzen ez badun? Hau dun, hau, ama baten betiko mixeria! Seme bat mundura ekarri (hori bai! Senarra lagun nuelarik) eta gero hau!"
Egilea:
Anjel Lertxundi
Argitaletxea:
Erein
Urtea:
2002
Bilduma:
Madame Kontxexi-Uribe
ISBN:
978-84-7568-212-9
Prezioa:
9,10 €

_______________________________

EIBZ