Patata soro bat

liburuaren azala

DBH 2. zikloa

Patata soro batean, patata guztiak ez dira berdinak. Ezta patata landare bakarraren azpian dauden guztiak ere. Ez, ez dira berdinak. Tamaina eta itxura ezberdinekoak daude: handiak, erdi parekoak eta txikiak; gogorragoak eta bigun-bigunak; sano-sanoak eta harrak jotakoak. Halatsu liburu honetan irakurleak aurkituko dituen ipuinak ere.

Patatak ez dira agerian hazten, lur azpian baizik. Halatsu liburu honetako ipuinak ere, non agerian gertatzen dena bezain garrantzitsua baita ezkutuan dagoena.

Hirurogeita bat pieza labur, intentsitatea bilatzearen bilatzez laburtasuna dohain bihurtu dutenak.

Egilea:
Josetxo Azkona
Argitaletxea:
Alberdania
Urtea:
2004
ISBN:
84-96310-06-X
Prezioa:
13 €
R:
2453

_______________________________

EIBZ