Pijama marradunaz jantzitako mutikoa

liburuaren azala
Deskribatzeko gaitza da Pijama Marradunaz Jantzitako mutikoaren istorioa. Eskuarki, argibideren bat edo beste eman ohi dugu liburuaren atzeko aldean; baina, oraingoan, iruditu zaigu liburuaren irakurketa zapuztuko genukeela. Uste dugu garrantzitsua dela gaiaz ezertxo ere jakin gabe has zaitezen liburua irakurtzen.

Behin liburua irakurtzen hasiz gero, ibilaldi bati ekingo diozu, eta Bruno izeneko mutiko bat izango duzu bidelagun. Eta, lehenago edo geroago, Bruno eta biok hesi baten parera iritsiko zarete. Mundu osoan badira oraindik antzeko hesiak. Halakorik sekula zeharkatu behar ez izatea opa dizugu.
Egilea:
John Boyne
Itzultzailea:
Mirentxu Larrañaga
Argitaletxea:
Alberdania
Urtea:
2007
ISBN:
978-84-96643-77-2
Prezioa:
13,30 €
R:
4534

_______________________________

EIBZ