Piknika izotzetan

Nobela beltza

16 urtetik aurrera

Laburpena:

Nobela beltz klasikoaren elementu guztiak dituen liburua da, baina ez AEBetan kokatua, Ukrainan baizik. Egileak, Andrei Kurkovek, gizarte post-sobietarreko alienazioaren erretratu umoretsua eskaintzen digu, gizarte mafiosoaren erretratu kritikoa.

Kurkovek ezin hobeki nahasten ditu errealitatea eta absurdoa. Honela dio berak: "Idazten dudanean, gozatu egiten dut errealitatea desitxuratzen".

Ongi idatzita dagoen liburua da, batzuetan itzulpenean hitz xelebreren bat edo beste baliatu duen arren (kerua, aliritzira, gizazain).


Egilea:
Andrei Kurkov
Ilustratzailea:
Antton Olariaga
Itzultzailea:
Olga Mtz. de Marigorta Izaga
Argitaletxea:
Alberdania
Urtea:
2009
Bilduma:
Ostiral saila
ISBN:
978-84-9868-084-3
Prezioa:
18 €
R:
5917

_______________________________

EIBZ