Pirzina zilborrean

liburuaren azala

DBH 2. zikloa

Liburu honetako protagonistak nerabeak dira, denetik dakiten gazteak dira, eta aurrez ezarritako arau eta autoritate guztien kontra daude. Barruko tripak irakiten dituzten gazteak dira. Beren bizitzaren zutabeak lagunarteko harremanak dira, baita errebeldia puntu bat eta maitasun kontuak ere.

Lexikoan hizkera kolokialean gaurko gazteek sortutako erdarazko komodinak (oseake, txorrada, jode, laostra...) nahita ipini ditu idazleak, beren hizkera moldea hobeto errespetatzeko; baina ez sintaxiko euskañol kutsuko esaldi aldrebes eta bihurririk. Idazleak dioenez, lexikoarengatik ez da hizkuntza aldrebesten, joskera da zaindu beharrekoa.

Egilea:
Antton Kazabon
Argitaletxea:
Elkar
Urtea:
2004
Bilduma:
Taupadak
ISBN:
978-84-9783-167-3
Prezioa:
7,30 €

_______________________________

EIBZ