Laburpena Gau batez otso larrua jantzi zuen Maxek, eta hainbat gaiztakeri egin zituen. Ama haserretu egin zitzaion, eta afaldu gabe ohera bidali zuen. Gau hartan, basoa bihurtu zen Maxen gela. Pixkanaka-pixkanaka, basoa
handituz joan zen. Sabaian mahatsondoak hazi ziren, eta gelako paretak
mundu harrigarri batean bihurtu ziren. Itsaso harrotuak ontzi bat ekarri
zuen. Txalupan igo, eta bidaian abiatu zen Max. Gau eta egun bidaiatu
zuen, piztiak bizi diren lekura iritsi arte. |
||||||||||||
|
_______________________________