Liburu honetan bost gai nagusi topatuko dituzu zeure kaxako pospoloak pizteko: amodioa, bidaia, mestizaia, literatura eta memoria. Eta gai nagusi horietako bakoitzaren inguruan errezitaldi baterako gidoi bat —testu esanguratsuen aukeraketa baten inguruan— eta bina ipuin topatuko dituzu, batzuk ezagunak beste batzuk ustekabekoak, baina denak pizgarriak, zeure barneko pospolo kaxa umeldu ez dadin. | ||||||||||||
|
_______________________________