Sexu egunsentiak

liburuaren azala

DBH 2. zikloa

Nerabezaroan dena da berria gure bizitzan, bigarren aldiz jaioko bagina bezala. Eta sexua da misteriorik ilunena, mila buruhauste eman arren deskubritzeko irrikarik handiena sortzen diguna.

Hamabost urte ditu Asierrek, eta bere bizitza nahasmen osoa da: Nagore gustatzen zaio, hamasei urteko neska bat, baina ez da ausartzen hitzerdirik ere esaten; gero Clare etorriko da Ameriketatik, edertasunezko miraria dirudiena; eta bere arreba Zuriñe dago, eta bere adiskide Txomin...

Umorez eta sentiberatasunez beteriko istorio bat duzu esku artean, gazteentzako nobela askotako topikoetatik haratago sinesgarritasuna eta emozioa uztartzen ditu, eta bere elkarrizketa ugari eta arinei esker ziztu batean irakurriko duzu.

Egilea:
Antton Kazabon
Argitaletxea:
Elkar
Urtea:
2004
Bilduma:
Branka
ISBN:
978-84-8331-642-0
Prezioa:
8,70 €

_______________________________

EIBZ