|
Antzerki gidoi hau oso egokia da antzezpen bat antolatzeko edota ikasgeletan irakurketa dramatizatua egiteko. Atzerritik etorritako bi zaldunen istorioa kontatzen zaigu, bata Galiaziatik etorri eta Torrepeko inguruetan bizitzen gelditzen dena; bestea Kataluniatik etorri eta Torrepeko mendiaren beste aldean geratuko da. Bi zaldunak harrituta daude euskal mendi eta basoen edertasunarekin, eta bakoitza bere aldetik herriko biztanleekin harremanetan jartzen da. Ilustrazioak erakargarriak dira, sinpleak izan arren. Testuarekin erlazioan daude, bata bestearen osagarriak dira. |
|||||||||||||
|
_______________________________