|
DBH 1
Joserra Garziak sarreran heriotzari buruzko hausnarketa egiten du esanez:
“Sarritan ahalegintzen gara gazteei gauzak oso era samurrean esaten,
baina, errealitatea ere azaldu behar zaie”.
Protagonista nagusia gurpildun aulki batean bizitzera behartuta dagoen
elbarri bat da. Hasiera batean protagonista bera da bere bizitzaren narratzailea;
gero, bere amak kontatzen ditu bere semearen eguneroko bizitzaren pasadizoak
eta egoera horrek sortzen dizkion sentimenduak azaltzen ditu. Ama eta
semearen arteko elkarrizketa goxoak sortzen dira.
Zortzi kapituluetan banatuta dago eleberri hau eta ia-ia guztietan txoria-arimari
buruzko olerkiak tartekatzen dira.
|