Urtziren diarioa

liburuaren azala

 

Zehar gaia:
- Familiako harremanak

Irailaren 9tik martxoaren 19ra (aitaren eguna), Urtzik makina bat aldiz idatzi ditu barneko sentimenduak eta kezkak bere diarioan. Hasieratik bertatik, eskolan dituen kezkei, ikastetxeko lagunei eta arerioei, urte horretako tutoreari... buruzko kontuak azaltzen dizkigu.

Baina, bereziki, liburuko gai ardatza du hizpide: familiako harremanak. Urtzik ez du aita ezagutzen; ama ezkongabea du, eta aitak utzi egin zuen ama haurdun geratu zenean. Urtziren lagunen artean, bestalde, adopzioan hartutako mutiko bat eta gurasoak banantzear dituen neskatxa bat daude.

Egilea:
Antton Kazabon
Argitaletxea:
Ibaizabal
Urtea:
2003
Bilduma:
Gaztaro
ISBN:
84-8325-710-6
Prezioa:
9,80 €
R:
2307

_______________________________

EIBZ