Wendyk hegan ikasi zuen gaua

16 urtetik aurrera

Laburpena:

Eleberri honetan ez da agertzen neraberik, pertsonaia gehienak heldu gazteak dira.

Wendy protagonista hogeita hiru urteko “mosa d’esquadra” da Bartzelonan, eta patruilari lan egiten du. Sorgin batek Wendyri esana hartzen du abiapuntu gisa, hain zuzen, 23 urte betetzen dituen egunean hilko dela. Gaur du urtebetetzea eta gauez era guztietako hondamendiak gertatuko zaizkio: hilketa bat ikertzen hasi eta bi lapur talderen erdian ikusiko du bere burua, tiro artean ibili beharko du, itsas hondora botako dute eta metroak ia harrapatu egingo du, besteak beste.

Katalanez idatzia eta Miren Artetxek euskarara itzulia. Gaur egungo Bartzelonako gauean dago girotuta polizia nobela hau, gau bakarrean gertatzen da dena; atsedenerako unerik uzten ez duen erritmo bizi-bizia mantentzen du nobela osoan zehar.

Generoa: nobela beltza

Egilea:
Andreu Martin
Ilustratzailea:
Bruno Hidalgo
Itzultzailea:
Miren Artetxe
Argitaletxea:
Elkar
Urtea:
2009
Bilduma:
Izu taupadak
ISBN:
978-84-9783-555-8
Prezioa:
13 €
R:
5938

_______________________________

EIBZ