Sortaldeko ipuin bildumarik handiena. Xerezade izeneko emakume gazte bat da kontalaria, Bagdadeko sultanaren bisirraren alaba bera. Sultanak, asperturik, neska gazte bat deitzen du bere gelara gauero, poz pixka bat eman eta bizitza alai diezaion. Baina goizean, aurreko gauean bezain asperturik jaikitzen denez, hil egiten du. Eta horrela, gauero-gauero. Bere txanda heltzean, Xerezade ipuin bat kontatzen hasiko da, baina egunsentia heltzean kontaketari utziko dio, ipuina bukatu gabe utzita. Hurrengo gauean, ipuina bukatu eta beste bat hasiko du, aurrekoarekin lotuta. Eta horrela, gauero-gauero. Sultana ipuinak entzuteko irrikaz dagoen bitartean, Xerezadek bizirik jarraituko du. |
||||||||||||||
|
_______________________________