Maritxu oraindik txikia da eta ez daki handitan zer izango den, baina dagoeneko hasi da buruari eragiten. Beharbada medikua izango da, edo pailazoa edo erizaina edo... hala esaten dio bere buruari. Baina artista izatea ere ez du sekula baztertu. Suhiltzailea izatea ere pasatu zaio burutik, baina sugarrak irudikatu dituenean beldurtu egin da eta baztertu egin du burutapena. Munduko leku guztietako jendea ezagutzea ere gustatuko litzaioke. Baina hegazkineko laguntzailea izateko hizkuntza asko jakin behar dira, eta berak euskara eta gaztelania besterik ez daki oraindik. Sukaldari ere izan nahi du, baina konturatu da oraindik ez dakiela janariak prestatzen. Jostuna izatea, zer moduz? |
||||||||||||
|
_______________________________