Zer da, ba, maitasuna?

Zer da, ba, maitasuna?

DBH 2. zikloa

Liburu berezia argitaratu dute Miren Agur Meabek eta Concetta Probanzak. Orain arte, poesian eta gazte literaturan eman ditu bere onenak Meabek eta, Zer da, ba, maitasuna? lanean biak uztartu ditu.

Nobela honetan, maitasunak bi protagonistak elkartzen ditu: Berezi eta Mister X. Bakoitzak bere istorioa kontatzen du eta, liburua alde batetik edo bestetik hasi, neskatoaren edo mutikoaren istorioa irakur daiteke. Horrela, neskaren kontakizunak eta gogoetak lehenengo eta gero mutilarenak, edo biak tartekatuz irakur daitezke.

 

Egilea:
Miren Agur Meabe
Ilustratzailea:
Concetta Probanza
Argitaletxea:
Elkar
Urtea:
2008
Bilduma:
Taupadak
ISBN:
978-84-9783-629-6
Prezioa:
12,80 €
R:
4868

_______________________________

EIBZ