Zuni

liburuaren azala

Poema liburua

Gai nagusi bat dago liburu honetan: maitasuna. Izan ere, maitasunezko harreman bizian dago ainguratua. Denbora eta espazio zabalak hartzen dira elkarri kantatzeko, elkar ukitzeko, musukatzeko, bidaiatzeko, hegan egiteko, eta abarretarako: direla olatuak, dela elurra, dela euria edo ekia, orain txinpartak elkarrekin ereinez, orain argia ilunarekin sustraituz, orain isiltasuna garrasiarekin batera uztartuz.

Azken batean, biziaren taupadak gertuago entzuteko aukera izan dezagun, elkarrekin, Ni (heldua) eta Zu (umea), Zu eta Ni, ZUNI, maitasunean. 

Egilea:
Pello Añorga
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea:
Aizkorri
Urtea:
2006
Bilduma:
Mendi sorgindua
ISBN:
978-84-8263-356-5
Prezioa:
6,50 €

_______________________________

EIBZ