EIBZ

Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Kamishibai ipuinak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

IKAJA

Maileguan hartzeko prest dauden ipuinen zerrenda

Titulua
Maila
Eredua
Bost txerrikume HH (3 urte)
D
Sukaldari muturbeltza HH
A-D
Mamekkotaro
HH - LH 1. zikloa
D
Sagua arrantzan
HH - LH 1. zikloa
D
Arrautza aldapa behera
HH - LH 1. zikloa
D
Kojei, harri, orri, har
HH - LH 1. zikloa
D

Apo burugogorraren istorioa
Igel berdearen istorioa

HH - LH 1. zikloa
D
Katemea
HH - LH 1. zikloa
D
Kami robota eta elefante txikia HH-LH
D
Karratu txikiak
HH - LH 1. zikloa
D
Pinta marigorringoa
HH - LH 1. zikloa
D
Handitzen-handitzen, hasi naiz handitzen
HH - LH 1. zikloa
A-D
Txita txikia
HH - LH 1. zikloa
D
Pitxitxirekin sasoian
HH - LH 1. zikloa
D
Tiraka-tiraka
HH - LH 1. zikloa
A-D
Margoen arteko lehia
HH - LH 1. zikloa
D
Mingainik gabeko txolarrea
HH - LH 1. zikloa
D
Patataren, azenarioaren eta tipularen ipuina
HH - LH 1. zikloa
D
Ñau!
HH - LH 1. zikloa
D
Kokoroko oiloa eta opilak
HH - LH 1. 2. zikloak
D
Kokoroko oiloa eta mamuak
HH - LH 1. 2. zikloak
D



Hiru opil biribil
LH 1. 2. zikloak
D
Damio tripontzia
LH 1. 2. zikloak
D
Ahatea errege
LH 1. 2. zikloak
D
Momotaro
LH 1. 2. zikloak
D
Sabu errege
LH 1. 2. zikloak
D
Mamuen tenplua
LH 1. 2. 3. zikloak
D
Monje sudur-okerra
LH 1. 2. 3. zikloak
D
Kanhu bizkorra
LH 1. 2. 3. zikloak
D
Ortzadar bihurtu zen azeriaren elezaharra
LH 1. 2. 3. zikloak
D
Eta monjeak sorgina jan zuen
LH 1. 2. 3. zikloak
D
Yamanba sorgina
LH 2. 3. zikloak
D
Aita
LH 2. 3. zikloak
D
Zeruko neskatxaren lumazko mantua
LH 2. 3. zikloak
D
Itsasoan hondoratu zen erraldoiaren elezaharra
LH 2. 3. zikloak
D
Tanta beldurgarria
LH 2. 3. zikloak
D
Agurea eta azeria LH 2. 3. zikloak
D
Sekula ez horrelakorik
LH 3 - DBH
D
Zoriontasunaren itsasoa
LH 3 - DBH
D

 

Kamishibai: Japoniako ipuinak... euskaraz

Kami hitzak papera esan nahi du. Kamishibai hitzak paperezko antzerkigintza. Ipuinak kontatzeko teknika bat da kamishibai.

Japonian sortu zen duela 70 urte inguru. 1930 hamarkadan eta azkartu da bereziki azken hamar urteotan. Japonian kamishibai-aren teorian sakondu dute eta azkar ari da zabaltzen. Kamishibai-aren artea oso hedatuta dago Asiako hainbat herritan, esate baterako Vietnam-en Laos-en; Ameriketan, bereziki Estatu Batuetan hedatu da eta baita Europan ere: Frantzian, Alemanian, Suitzan, Herbeheretan eta orain Euskal Herrian.

Eskolan bereziki Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan erabil daiteke, Japoniako ipuinak ez ezik mundu osoko ipuinak ere kontatzeko eta lantzeko; beste teknika bat da, betiko irudi-liburuaren osagarria.

Kamishibai-aren ezaugarriak
Hiru ezaugarri edo hiru giltzarri ditu kamishibai-ak:

1) Beti erabiltzen dugu ‘antzeztokia’ Kamishibai egiteko: -butai- delakoa.

2) Kamishibai-ak istorioa eta irudiak ditu, umeentzako liburuek bezala, baina kamishibai egiteko beti behar da narratzailea, entzuleei begira jartzen dena eta entzuleei istorioa kontatzen diena.

3) Kamishibai paper zurruneko orrien bidez egiten da, orriok aurrean marrazkia eta atzean testua dituztenak. Orriak atera eta sartu egin behar dira, hortaz, mugimendua ere garrantzitsua da.

Butai-aren ateskak zabaltzean egiazko mundutik istorioaren mundurako jauzia egiten dute umeek baina kontalaria entzuleei begira dagoenez, entzuleek badakite kontalaria egiazko munduan dutela. Kamishibai-aren bidez umeen kontzentrazioa bermatzen da eta ikus-entzuleei begira izateak ematen dio narratzaileari aparteko aukera komunikazioa gauzatzeko. Narratzailearentzat erosoa da istorioa irakurtzen duelako, ez du buruz ikasi beharrik. Umeek istorioa bereganatzen dute, gozatzen dute eta “xarma” sortzen da, “Kyokan”, elkarreragina, interakzioa, sentimenduen konpartitzea; umeak pozik eta irakasleok ere bai.

Kamishibai-en teknika egokia da hizkuntza lantzeko. Lehenbizi entzundakoaren ulermena lantzeko; umeek ipuina entzuteaz gain, ipuina bera ikusi ere egiten dute eta horrek asko laguntzen die dena ulertzeko. Narratzailea irakaslea izaten da hasieran baina ikasleak ere narratzaile izan daitezke; testua atzeko aldean dute irakurgai eta eroso sentitzen dira butai-ak ematen dien babespean; gure ikasle-narratzaile horien irakurriaren ulermena eta ahoskera lantzeko aukera ezin hobea. Gainera, a posteriori, ikasle guztien artean ipuin berriak sor daitezke kamishibai formatuan, ahozko adierazpena eta idazmena lantzeko.

 

bilatzailea

Liburutegia

liburutegia

Partekatu