EIBZ

Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Home

EGA 2013 - 2. deialdia - Ahozko Probaren behin-behineko emaitzak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Ahozko Probaren behin-behineko emaitzak argitaratu dira. Ikusteko, egin klik hemen.

Emaitzak ikusteko jarraibideak eta bideoa

PROBAREN BALORAZIOA

"Ahozko Probaren bi aldiak batera baloratuko dira. Azkeneko kalifikazioa Gai edo Ez Gai izanen da." (ikus. 715/2012 Ebazpena, azaroaren 27koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko 2013ko deialdiak onesten dituena).

ERREKLAMAZIOAK AURKEZTEA

Egon litezkeen erreklamazioak idatziz aurkeztuko dira Hezkuntza Departamentuko Erregistroan nahiz Herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan aurrez ikusitako baliabideetako edozein erabiliz, ahozko probaren behin-behineko kalifikazioak jendaurrean jarri eta biharamunetik hasi eta bi egun balioduneko epean (AZAROAREN 27an eta 28n).
Batzorde Ofizialak erreklamazioak ebatzi eta behin betiko emaitzak argitaratuko ditu ABENDUAREN 11n, Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta hurrengo web orrietan:

AZTERKETA IKUSTEA

Hautagaiek azterketak ikusteko aukera izanen dute. Horretarako, ordua eskatuko dute ABENDUAREN 12an eta 13an, goizeko 09:00etatik 14:30era bitartean, 848 42 65 93 eta 848 42 66 13 telefonoetara deituta.

Azterketak ikusteko: ABENDUAREN 17an eta 18an, aldez aurretik emandako orduan.

Azterketa ikustera azterketaria bera agertuko da, nortasun-agiri nazionala edo agiri baliokidea aldean duela. Azterketak EGA azterketaren proba guztiak egin ondoren gainbegiratuko dira, eta horrek ez du inolaz ere eraginik izanen haien emaitzetan.

 

http://centros.educacion.navarra.es/eibz

http://www.educacion.navarra.es

http://www.navarra.es/

  

 

Dokumentuak
Download this file (Ahozkoa behin-behin-akta.pdf)Akta43 Kb
Download this file (Ahozkoa behin-behin-oharra.pdf)Oharra38 Kb
Download this file (errebisioa.pdf)Azterketa ikustea30 Kb
 

bilatzailea

Partekatu