EIBZ

Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Home

EGA 2014 - 1. deialdia - Atariko Probaren behin-behineko emaitzak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Atariko Probaren behin-behineko emaitzak argitaratu dira. Ikusteko, egin klik hemen.

Gogoratu emaitzak ikusteko era aldatu dela eta, hemendik aurrera, EDUCAren bidez argitaratuko direla. Zalantzarik izanez gero, EDUCA - Emaitzak ikusteko jarraibideak dokumentua irakurri.

 1.- PROBAREN BALORAZIOA

EGAren Epaimahai Ofizialaren oharra
Iruñeko Hizkuntza Eskolan martxoaren 1ean egindako Atariko Proban arazo teknikoak izan ziren. Arazoa aztertu ondoren, EGAren Epaimahai Ofizialak ondoko erabakia hartu du:
Entzunaren ulermeneko 2. grabazioko galderei dagozkien erantzun guztiak ontzat ematea (76., 77., 78., 79. eta 80. galderak). Erabakiak azterketa egin zuten guztien kalifikazioetan izango du eragina; alegia, Nafarroako Unibertsitate Publikoan nahiz Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean egin zutenen kalifikazioetan.

Atariko Proban 100 puntu atera daitezke, gehienez. Proba gainditzeko eta azterketaren hurrengo fasera pasatzeko, 65 puntu atera behar dira, gutxienez. Hala ere, baldin eta Atariko Proba gainditu dutenen kopurua aurkeztutakoen %50era iristen ez bada, 65 puntuko gainditze-muga jaitsi eginen da ehuneko hori erdiesteko helburuarekin, inolaz ere 60 puntutik behera jaitsi gabe (ikus. 637/2013 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko 2014ko deialdiak onesten dituena).

Hori kontuan hartuta, Atariko Proba gainditzeko eta Proba Idatzira pasatzeko, 2014ko 1. deialdiko gainditze-muga honakoa da: 65 puntukoa.

2.- ERREKLAMAZIOAK AURKEZTEA

Egon litezkeen erreklamazioak idatziz aurkeztuko dira Hezkuntza Departamentuko Erregistroan nahiz Herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurrez ikusitako baliabideetako edozein erabiliz, atariko probaren kalifikazioak jendaurrean jarri eta biharamunetik hasi eta bi egun balioduneko epean (MARTXOAREN 6an eta 7an). Batzorde Ofizialak erreklamazioak ebatziko ditu eta emaitzak argitaratuko MARTXOAREN 12an iragarki oholean eta hurrengo web orrialdeetan:
http://centros.educacion.navarra.es/eibz

http://www.educacion.navarra.es

http://www.navarra.es/

3.- AZTERKETA IKUSTEA

Hautagaiek azterketak ikusteko aukera izanen dute. Horretarako, ordua eskatuko dute EKAINAREN 12an eta 13an, goizeko 09:00etatik 14:30era bitartean, 848 42 65 93 eta 848 42 66 13 telefonoetara deituta.
Atariko Proban, puntuen batuketa zuzena denetz ikusteko saioa da. Nork bere erantzunak alderatzen ahal ditu azterketaren erantzun zuzenekin.
Azterketa ikusteko: EKAINAREN 19an eta 20an, aldez aurretik emandako orduan.
Azterketa ikustera azterketaria bera agertuko da, nortasun-agiri nazionala edo agiri baliokidea aldean duela. Azterketak EGA azterketaren proba guztiak egin ondoren gainbegiratuko dira, eta horrek ez du inolaz ere eraginik izanen haien emaitzetan.

PROBA IDATZIA:
DATA: MARTXOAREN 15a.
TOKIA: MARTXOAREN 12an, behin betiko emaitzekin batera zehaztuko dugu, goian aipatutako web orrietan.

 

Dokumentuak
Download this file (2014_1_akta_ oharra.pdf)Oharra18 Kb
Download this file (2014_1_akta_behin-behinekoa.pdf)Akta39 Kb
 

bilatzailea

Partekatu