EIBZ

Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Home

EGA 2014 - 1. deialdia - Proba Idatziaren behin-behineko emaitzak -

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

1.- PROBAREN BALORAZIOA
"Proba idatziaren zatietako bakoitza Gai edo Ez Gai izanen da. Proba osoa gainditzeko, Proba Idatziko bi zatiak gainditu beharko dira nahitaez (ikus. 637/2013 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko 2014ko deialdiak onesten dituena).


2.- ERREKLAMAZIOAK AURKEZTEA

Egon litezkeen erreklamazioak idatziz aurkeztuko dira, behin-behineko kalifikazioak jendaurrean jarri eta biharamunetik hasi eta bi egun balioduneko epean (MAIATZAREN 8an eta 9an). Erreklamazioak aurkezteko lekuak: Hezkuntza Departamentuko Erregistroan, Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetako edozeinetan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluak ezarritako tokietan, eta Erregistro Orokor Elektronikoan.
Batzorde Ofizialak erreklamazioak ebatzi eta behin betiko emaitzak argitaratuko ditu MAIATZAREN 20an, Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta hurrengo web orrietan:

http://www.centros.educacion.navarra.es/eibz/
http://www.centros.educacion.navarra.es
http://www.navarra.es

3.- AZTERKETA IKUSTEA
Hautagaiek azterketak ikusteko aukera izanen dute. Horretarako, ordua eskatuko dute EKAINAREN 12an eta 13an, goizeko 09:00etatik 14:30era bitartean, 848 42 65 93 eta 848 42 66 13 telefonoetara deituta.

Azterketak ikusteko: EKAINAREN 19an eta 20an, aldez aurretik emandako orduan.

Azterketa ikustera azterketaria bera agertuko da, nortasun-agiri nazionala edo agiri baliokidea aldean duela. Azterketak EGA azterketaren proba guztiak egin ondoren gainbegiratuko dira, eta horrek ez du inolaz ere eraginik izanen haien emaitzetan.

AHOZKO PROBA (DATAK ETA TOKIA)

• DATAK: MAIATZAREN 23an eta 24an.

• TOKIA: Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa (EIBZ).
Zubiarte, 13 -UHARTE-IRUÑEA-

MAIATZAREN 20an, Proba Idatziaren behin betiko emaitzekin batera, azterketari bakoitzari AHOZKO PROBA egiteko dagozkion EGUNA ETA ORDUA ARGITARATUKO DIRA.

Dokumentuak
Download this file (bbn emaitzak_akta+oharrak.pdf)Akta eta oharrak58 Kb
 

bilatzailea

Partekatu